Adostasuna haurreskola proiektuaren inguruan

Anboto 2012ko mai. 13a, 09:05

Urgari Estudio taldearen \'Ederto\' proiektua aukeratu dute epaimahaiak eta herritarrek

Urgari Estudio taldearen ‘Ederto’ proiektua aukeratu dute epaimahaiak eta herritarrek.

 

Udalak izendaturiko epaimahaia eta herri galdeketan parte hartu duten 156 herritarrak bat etorri dira, eta Estudio Urgari taldeak Ederto izenagaz aurkezturiko proiektua aukeratu dute. Haurreskolako eraikin berriarentzeko proposamen egokiena iritzi diote, eta 85 puntu lortu ditu.

 

Hautaketa egiterakoan, eskola eremu osoa berrantolatzeko Urgari taldearen proposamena izan dute, kontuan, besteak beste. Biomasa eta eguzki energia bidezko berogailu sistema jasotzen ditu, esaterako, ideia lehiaketako irabazleak.

 

Eraikinaren diseinurako proposamen hau oinarri hartuta egingo dute lan herriko hezkuntza arloko arduradunek eta udalaren ordezkariek datozen hileetan, proiektua garatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!