Haurreskola sarrera inguruan, Munibe kalean eta Euskal Herria kalean ipini dituzte pibotak.
“Behar ez den lekuan aparkatzen duten gidariekin arazo larria geneukan”. Horregatik hartu dituzte aparkalekuak erregulatzeko neurriak, Bilduren udal gobernuak azaldu duenez. Munibe eta Euskal Herria kaleetan eta Haurreskolaren sarrera inguruan ipini dituzte aparkatzea debekatzeko pibotak.
Jaietarako kartela
Bestalde, uztaileko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko, lehiaketa antolatu du udalak. Maiatzaren 25 artekoa da epea, eta 250 euroko lehenengo saria eta 150eko bigarrena banatuko dituzte, eta baita hamalau urtetik beherakoen saria ere.