Eskola berriaren proiektua bozkatuko dute herritarrek

Anboto 2012ko api. 29a, 08:15

Guztira 116 proiektu aurkeztu dituzte eta horien artetik zortzi aukeratuko ditu epaimahai batek

Guztira 116 proiektu aurkeztu dituzte eta horien artetik zortzi aukeratuko ditu epaimahai batek.

 

Eskola berria eraikitzeko ideia-lehiaketara aurkezturiko proiektuak ikusgai izango dira, apirilaren 30etik maiatzaren 6ra, Oleako kalean (Unzueta altzari denda egon zen lokalean). Bilduren udal-gobernuak azaldu duenez, 116 proposamen jaso dituzte.

 

Jasotako proiektuen artean, zortzi-hamar egokienak aukeratuko ditu epaimahai batek. Epaimahaian egongo dira udaleko alderdi politikoen ordezkariak, elkarteenak, eta hezkuntza eta hirigintza arloetako teknikariak.
Maiatzaren 5ean eta 6an, Oleako kaleko lokalean eman ahalko dute herritarrek botoa. Azken erabakiaren %10 egongo da herritarren esku. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!