Xabier Zabarte omenduko dute

Anboto 2012ko api. 22a, 08:09

Hogeigarren urtez antolatu dute Castet Eguneko Santamañezarrera igoera, gaurko. Castet elkarteko lehendakari izan zen Xabier Zabarte; martxoan hil zen, eta omendu egin gura dute

Hogeigarren urtez antolatu dute Castet Eguneko Santamañezarrera igoera, gaurko. Castet elkarteko lehendakari izan zen Xabier Zabarte; martxoan hil zen, eta omendu egin gura dute.

 

Era berean, gogoan hartuko dituzte “1937ko apirilaren 25ean Euskal Herriaren eta askatasunaren aldeko borrokan hil  ziren berrogeiren bat gudari eta miliziano”. Abellaneda batailoiko  Iñaki Castet komandantea ere borroka hartan hil zen; elkarteak berari zor dio izena.

 

Castet, Ahaztuak eta inguruko herrietan memoria historikoa lantzen duten hainbat elkarte dira antolatzaileak. Udaletxetik abiatuko dira gaur, 10:00etan, Santamañezarrerantza, eta ikurriña ipiniko dute tontorrean. Ekitaldia egingo dute gero, elkartearen egoitzan, 13:00etan, eta Goierriko kofradian bazkalduko dute. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!