Udalaren informazioa zabaltzeko panel berriak

Anboto 2012ko api. 15a, 08:31

Herrigunean zein auzoetan ipini dituzte panel berriak, eta udaletxeko oharrak, iragarkiak eta deialdiak zabaltzeko baliatuko dituzte

Herrigunean zein auzoetan ipini dituzte panel berriak, eta udaletxeko oharrak, iragarkiak eta deialdiak zabaltzeko baliatuko dituzte.

 

Aurretik udaletxearen  kanpoaldean eta San Andres kalean bakarrik zeuden panelak. Artian, Zaldua plazan eta Elizondo kalean ipini dituzte informazio panel berriak.

 

Horregaz batera, eskola inguruko etxebizitzen eremu berriko kaleei ere izenak ipini dizkiete azken asteotan. Bertako toponimiaren araberako izenak ipini dizkie udalak kale berriei. Inguru horretan zeuden soloen izenak ipini dizkiete, Urizar hirigintzako zinegotziak azaldu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!