KZguneko postua udaleko langileen zerrendara

Anboto 2012ko api. 1a, 08:55

Bildu, EAJ eta PP alderdien aldeko botoekin onartu zuten udaleko lanpostuen zerrenda, pasa den eguazteneko udalbatzarrean

Bildu, EAJ eta PP alderdien aldeko botoekin onartu zuten udaleko lanpostuen zerrenda, pasa den eguazteneko udalbatzarrean.

 

Udalaren 2012rako aurrekontu proposamenagaz batera proposatu zuen Bilduko gobernuak langileen zerrenda, eta PSE-EEko zinegotzi bien abstentzioagaz onartutzat eman zuen udalbatzarraren gehiengoak.
Onarpenagaz, Zaldibarko Udalaren lanpostu-zerrendan sartu dute KZguneko langilearen lanpostua.

 

Horrenbestez, hamalau langile, aparejadorea, eta arkitektua dira Zaldibarko Udalaren lanpostuen zerrendak barne hartzen dituen lanpostuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!