Eskolako lanen atzerapena polemikaz bustirik

Anboto 2012ko mar. 23a, 08:42

2012rako aurrekontuetan inbertsio handiena denak, hilabetetako atzerapena edukiko du

2012rako aurrekontuetan inbertsio handiena denak, hilabetetako atzerapena edukiko du.

 


Zaldibarko Udala hasi da eskola eremuko berrantolaketagaz. Ez, ordea, arazorik barik. Izan ere, eskolako lurraren eraikigarritasunaren aldaketek atzerapena ekarriko diote proiektuari. Oposizioaren kritikarako gaia izan da egunotan.

 

Bilduk dioenez, 2006an, SR1 izeneko etxebizitza sektorea egiteko lurraren eraikigarritasuna aldatu zuen aurreko gobernuak, 1,05etik 0,1era pasatuz. Gero, zatikako planaren moldaketan berriro 1,05era aldatu gura ei zuten, baina Aldundiak atzera bota zuen. 600 metro koadroko eraikinak egin ahal izatetik 189kora murriztu zen aukera. Orain, udalak lanak lehiaketara ateratzean, 1,05eko datua hartu du oinarri, salatu dutenez, udalean ez zeukatelako Aldundiaren dokumentu digitalik. Antza denez, paper eta grafikoetan aurreko araua agertzen zen.

 

Bilduk onartu du gobernu taldearen akatsa izan dela, baina EAJri “informazioa ezkutatzea” leporatu dio. Bilduren ustez, “argi geratu da hezkuntza eremuak EAJrentzat ez daukala garrantzirik”. Adierazi duenez, “SR1a espekulazioari eta espekulatzaileei mesede egiteko antolatu zuten”.

 

Udan hasi gura zuten obragaz, baina hilabete batzuetan atzeratuko da, araua 1,05era aldatzeko denboragatik. Lehiaketa zabalik dago enpresentzat; herritarrek gehien bozkatutakoa irtengo da garaile. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!