Elkarte eta norbanakoen laguntza gura dute

Anboto 2012ko mar. 18a, 08:24

Uztaileko jaiak antolatzen hasiko da udala, eta batzarra deitu du martxoaren 20rako

Uztaileko jaiak antolatzen hasiko da udala, eta batzarra deitu du martxoaren 20rako.

 

Udako San Andres jaien egitaraua prestatzeko zereginean, "talde, elkarte, herritar zein gura duten guztien laguntasuna" eskatu du Zaldibarko Udalak. Elkarte eta koadrilen partaidetza "errazteko", bozeramaile bat izendatu beharko dute interesdunek, azaldu dutenez. Bozeramaile horrek eorango ditu batzarretara taldearen proposamenak. Horrela, gauza bi lortuko dituztela diote: "batzarrak biziagoak izatea eta jaietan zaldibartar guztiek lekutxo bat izatea".

 

Martxoaren 20an ipini dute lehenengo hitzordua, 19:00etan, liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!