Istripuan hildako Xabier Zabarteri azken agurra

Anboto 2012ko mar. 8a, 10:07

Urteetan Castet elkarteko lehendakari izandakoari domekan eman zioten azken agurra. Olazar pilotalekuan egindako hileta zibilean ehunka lagunek parte hartu zuten azken agurra emateko

Urteetan Castet elkarteko lehendakari izandakoari domekan eman zioten azken agurra. Olazar pilotalekuan egindako hileta zibilean ehunka lagunek parte hartu zuten azken agurra emateko.

 

Zaldibarren jaio zen 1965ean Zabarte eta ezker abertzaleko militantea izan zen bertan urte luzez, baita Castet Elkarteko lehendakari. Herri Batasuneko eta Zalduherriko hautagaia ere izan zen udal hauteskundeetan. Intsumisio mugimenduan ibilia, uko egin zion espainiar armadara joateari eta, espetxea sahiestea lortu bazuen ere, epaitua izan zen beste gazte asko bezala.

1992tik 2003an espainiar estatuak itxi zuen arte Euskaldunon Egunkariako langilea izan zen eta gero Berriakoa, hil zen egunera arte.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!