Herriko argazki zaharrak batzen darrai Ilargik

Anboto 2012ko mar. 13a, 09:37
Berriro ere deialdia egin du, gero erakusteko

Berriro ere deialdia egin du, gero erakusteko. 

 

Zaldibarko Ilargi argazki taldeak herriagaz edo herritarrekaz zer ikusia duten argazki zaharrak batzen dihardu. Dagoeneko 1.000 aletik gora dauzkate artxiboan, eta orain beste deialdi bat egin du, etxean horrelako argazkiak gordeta dituztenei zuzenduta. Eskaneatu eta digitalki gordetzen dituzte, eta originala jabeari bueltatu.

 

Helburua, artxiboa potolotzeaz gainera, irudiekin erakusketak egitea da. Diotenez, “ez du ardura argazkiak apur bat urratuta badaude”. Paisaiak, etxeak, lagun-taldeak, erretratuak... denetariko argazkiak batzeko interesa dute. Telefono zenbaki hauetan lortu daiteke informazioa: 94 682 78 04 eta 620 312 401. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!