Zine-foruma eratu dute martxoaren 8aren bezperan

Anboto 2012ko mar. 6a, 08:07

\'Buda explotó por verguenza\' pelikula ikusiko dute martxoaren 7an, 18:00etatik aurrera, eta ondoren eztabaidarako tartea zabalduko dutela iragarri dute

\'Buda explotó por verguenza\' pelikula ikusiko dute martxoaren 7an, 18:00etatik aurrera, eta ondoren eztabaidarako tartea zabalduko dutela iragarri dute.

 

Zaldibarren Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien baitan hilaren 7ko zine-foruma azpimarratu daiteke. 18:00etan izango da ekitaldia, Liburutegi Zaharrean, Buda explotó por verguenza lana ikusi eta komentatzea helburu dutela.

 

2007an Iran eta Frantzian ondutako filma da Zaldibarren eskainiko dutena, 81 minutukoa. Donostiako Zinemaldian saritua izan zen urte horretan bertan, epaimahaiaren sari berezi bat jasoz. Afganistango neskato txiki bati buruzko ikus-entzunezkoa da: eskolara bidean doala mutilen irainak jaso behar izaten ditu ume horrek.
Neska inguratzen duen gizarte krudelaren isla ezagutuko dugu eskolara bidean jasango duen esperientziagaz. Ikastea helburu, oztopoak gainditzen ahaleginduko da neskatoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!