Emakume zein gizonei parte hartzeko deia egin dute

Anboto 2012ko mar. 5a, 10:01

\'Emakumea naiz eta harro nago\' izeneko berbaldiagaz ekingo diote Zaldibarren egitarauari; irteera eta bilkurarik ez da faltako egunotan

\'Emakumea naiz eta harro nago\' izeneko berbaldiagaz ekingo diote Zaldibarren egitarauari; irteera eta bilkurarik ez da faltako egunotan.

 

Hurrengo egunetan prestatutako ekintzetan parte hartzeko mugarik ipini ez eta emakumeei legez gizonei ere ekitaldietara hurreratzeko gonbita egin diete antolatzaileek. Udalaz gainera, Helmuga elkarteak pisu handia izan du eraketan. Biharko, martxoaren 6rako, dute lehenengo hitzordua. Izan ere, Lorea Salegi Emakumea naiz eta harro nago berbaldia eskaintzera etorriko da Liburutegi Zaharrera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera garatuko da berbaldi hori.

\"\"

 

Martxoaren 8an Donostiarako txangoan murgilduko dira, Akuariuma eta San Telmo museoa bisitatuz. Goizeko 08:30ean irtengo dute udaletxeko plazatik. Arratsaldean, bestalde, triki-bertso-poteoan batuko dira herritik osteratxoa egiteko.

 

Mahaiaren bueltan

Martxoaren 9an segituko dute, etenik barik, ekitaldiek. Goierriko auzo-etxea izango da eguneko topaleku, afaria eta dantzaldia bertan burutuko dituzte-eta. 20 eurotan ipini dute sarrera, eta parte-hartzaileek autobusean joateko aukera edukiko dute, udaletxetik irtengo du-eta 21:15ean. Txoko Gozo, Bitxiak eta Gure Lekun eskuratu daitezke afarirako txartelak.

 

Amaitzeko, hilaren 10ean eta 11n erakusketa zabalduko dute Liburutegi zaharrean. Helmuga elkarteko kideek landutakoak egongo dira ikusgai goizez; zapatuan, arratsaldez ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!