Gaztetxeak zortzi urte bete izana ospatuko dute asteon

Anboto 2012ko mar. 5a, 08:44

Zortzi urte dira herriko gazteak Olazar gaineko eraikinean lehenengo biderrez bildu zirela

Zortzi urte dira herriko gazteak Olazar gaineko eraikinean lehenengo biderrez bildu zirela.

 


Zaldibarko Gaztetxeak ateak zabaldu zituenetik zortzi urte beteko dira bihar, martxoaren 6an. Hori dela-eta, ospakizunerako ekintzak prestatu dituzte, baina ez dira egun horretara bakarrik mugatuko.

 

Urtemuga egunean arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Gaztetxean, luntxagaz eta txapliguekin jardunaldiari hasiera emateko. Barikuan umeentzako jolasak prestatuko dituzte arratsaldez, eta gauez Etxeren kontzertua ikusteko aukera edukiko dute.

 

Zapatuan, bazkaria

Martxoaren 10erako herri-bazkarirako deia egin eta txartelak salgai ipini dituzte Castet elkartean. Eguenera arte eskuratu ahal izango dira txartelak, 9 euroan; ikasle eta langabetuek 7 euro ordainduko dute. Gauean kontzertuekin jarraituko du festak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!