Haurreskola eta bi urtekoen gela batuko dituen eraikina bi fasetan garatuko dute.
Lehenengo fasean bi urtekoen espazioa altxatuko dute, eta bigarrenean 0-2 arteko haurrena. Egitasmoaren exekuzio-aurrekontua 915.000 eurokoa da, joan zen asteko Hezkuntzako informazio-batzordean zehaztu legez. Alkateak azaldu duenez, lehen faserako Hezkuntza sailaren diru-laguntza jasoko dute, eta bigarrenerako ez dute oraindik ekarpenik hitzartuta. Martxoaren 26ra arteko epea ezarri du udalak eraikin berriaren diseinuak lehiaketara aurkeztu ahal izateko.
Eraikinak altxatu aurretik, ordea, bi urtekoen egungo modulua frontoi albora lekualdatuko dute, eta KzGunea, fonoteka eta Helmuga elkartearen elkargune den eraikina bota egingo dute, udan.