Lodosa-Sartagudako ikastola diruz lagunduko du udalak

Anboto 2012ko ots. 15a, 08:15

Ikastolei ematen izan zaizkien 665 euroak Nafarroako zentro horri emango dizkio, \'egoera larria\' bizi dutela-eta

Ikastolei ematen izan zaizkien 665 euroak Nafarroako zentro horri emango dizkio, "egoera larria" bizi dutela-eta.

 

Nafarroako Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean kokatuta dago Lodosa-Sartagudako ikastola. Hori dela-eta, "ez du ia diru-laguntzarik jasotzen, eta egoera oso larrian dago" azaldu du Arantza Baigorri alkateak. Euskarazko hezkuntza jasotzeko eskari "nahikoa" dagoela dio Baigorrik: "hainbat familiak, oztopo guztien gainetik, hezkuntza hori eman gura dieta euren seme-alabei". Alkatearen ekimenez eta babesa agertu guran, ikastolei urtero zatituta ematen dieten diru-laguntza aurten osorik ikastola honetara bideratzea onartu dute, aho batez, Euskararen informazio-batzordean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!