Herriko berbetaren ikerketa interneten ikusgai

Anboto 2012ko ots. 12a, 09:39

Iñaki Gamindek \'Zaldibar Berbarik berba\' izeneko lana 2003an argitaratu zuten liburu eta CDan

Iñaki Gamindek ‘Zaldibar Berbarik berba’ izeneko lana 2003an argitaratu zuten liburu eta CDa.

 

Zaldibarko hizkeraren gaineko azterketak interneten ere eskuragarri egongo dira hemendik aurrera, udalak azaldu duenez. 2002an herriko berbeta jaso zuen Iñaki Gaminde hizkuntzalariak, berrogei zaldibartarren laguntzagaz. Berbaldi haiei eskerrak, “gure hizkuntzaren ondarea liburuan eta CDan argitaratu genuen 2003an”, diote arduradunek.

 

Hamar urte igarota, interneten ikusi ahal izango da orduko lana; paperetik eta diskotik digitalizaziorako jauzia egingo du. “Lozorroan egon den lan horregaz gune bizia egin gura izan dugu, zaldibartarron berbeta legez, bizia”, gaineratu dute.

 

Aurkezpena

Herritarrei egitasmoaren berri eman gura diete, eta horretarako aurkezpena egingo dute, otsailaren 23an, liburutegi zaharrean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko den ekitaldian web gune berria erakutsiko dute, iragarri dutenez. Bertan parte hartzeko gonbidapena egin du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!