Etorkinentzako ikastaroan 19 lagunek parte hartuko dute

Anboto 2012ko urt. 27a, 08:53

Amankomunazgoko Gizarte Ongizate Sailagaz batera herrira etorri berrientzako AISA ikastaroa eratu du udalak, eta, adierazi dutenez, 19 lagunek hartuko dute parte

Amankomunazgoko Gizarte Ongizate Sailagaz batera herrira etorri berrientzako AISA ikastaroa eratu du udalak, eta, adierazi dutenez, 19 lagunek hartuko dute parte.

 

Astelehenean hasi ziren eskolak, eta martxoaren 28ra arte iraungo dute. “Gehienak gizonezkoak dira, Maroko eta Nigeriakoak, baina tartean badira venezuelar bat eta lau errumaniar”, diote arduradunek.

 

Euskal kultura, ohiturak eta hizkuntzaren nozio batzuk ezagutzeko aukera emango die ikastaroak, erantsi dutenez.
Osotara,  60 orduko ikastaroa izango da, astelehen, martitzen eta eguaztenetan banatuta, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!