Durangaldeko ekoizle gutxi izan dira sarituak Neguko Azokan

Anboto 2012ko urt. 24a, 10:22

Hiru sari geratu dira eskualdean, domekan ospatutako XIV. Neguko Azokaren baitan.

Hiru sari geratu dira eskualdean, domekan ospatutako XIV. Neguko Azokaren baitan.

 

Euriari aurre eginez jende ugari hurreratu zen Zaldibarrera domekan, inguruko nekazarien produktuak ezagutu eta dastatu asmoz. Erakusketaz gainera, hainbat ataletan sailkatutako sariak eman zituzten, Durangaldeko hiru ekoizleri tartean.

 

Ortuari eta fruten atalean Antonio Ogiza markinarra gailendu zen, eta Victoria Gorrotxategi berriztarra izan zen bigarren. Ogirik onena Asier Bengoa larrabeztuarrak eroan zuen, epaileen arabera, eta Maite Leanizbarrutia elorriarrak jaso zuen bigarren saria. Maider Unda oletarrak irabazi zuen gazta onenari zegokiona, Sabin Aramburu muxikarra bere atzetik geratuz. Juan Angel Gerediaga larrabeztuarrarentzako izan zen txakolinen ataleko saria, eta bigarrena Urduñako Arantza Meaberentzat. Ezti ekoizleen artean Igor Merino barakaldarra nabarmendu zen, eta landaren atalean ez zuten saririk eman.

 

Bestalde, apaindutako erakustoki onenaren errekonozimendua Soraluzeko Ezozi Etxeberriak jaso zuen.

 

Argazkiak: Zaldiblog

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!