658 errazio banatu zituzten San Estebe egunean

Anboto 2011ko abe. 30a, 09:00

Eskolako frontoian 17 lagun ibili ziren martitzenean beharrean

Eskolako frontoian 17 lagun ibili ziren martitzenean beharrean.

 

Martitzenean San Estebe eguna ospatu zuten zaldibartarrek, tradizioari jarraipena emanez. Eskolako frontoian batu ziren txorizoa, gaztainak, sagardoa eta ardoa dastatzeko, besteak beste. Azaldu dutenez, 17 lagun ibili ziren beharrean, taloak-eta egiten. Guztira, 658 errazio banatu ei zituzten herritarren artean.

 

Hotzari aurre egin eta giroa epeltzeko, tritikitilarien laguntza izan zuten.

 

Informazio gehiago eta argazkiak: zaldiblog

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!