Bilduren sei bozkekin onartu da erabakia; EAJ (2), PSE-EE (1) eta PP(1) kontra azaldu dira.
Talde politikoentzako izendatua zegoen diru-kopurua kendu du udalak. Hemendik aurrera, taldeak 0,5 euro kobratuko du hilero, eta zinegotzi bakoitzak 45 euro. Udalaren egoera aintzat hartuta proposatu dute neurria, Carmen Sampedro Bilduko alkateordeak azaldu duenez. Bilduren botoekin onartu dute mozioa, gainerakoek kontra bozkatu dute-eta. EAJk eta PSE-EEk salatu dute Bilduk gainerako alderdiak "ito" gura dituela neurri horregaz. "Orain arte legez lanean jarraituko" duten arren, EAJk adierazi du diru hori "beharrezkoa" dutela alderdiek, eta erabaki horregaz ez direla gobernu taldearen partetik baloratuta sentitzen.