Prozesu judizialera, Espainiako bandera udaletxean ez jartzeagatik

Anboto 2011ko abe. 23a, 20:20

Gobernuaren ordezkaritzaren agindua ez du bete udalak, eta ondorioz, salatu egin du

Gobernuaren ordezkaritzaren agindua ez du bete udalak, eta ondorioz, salatu egin du.

 

Zaldibarko Udala prozesu judizialean sartuko da, Gobernuaren ordezkaritzak salatu egin du-eta epaitegian bandera espainiarra udaletxean ez ipintzeagatik. Arantza Baigorri alkateak udalbatzarrean esan duenez, udaletxean ikurriñak bakarrik segitu dezan saiakera egingo dute oraingoz, eta epaitegiek ez badiete arrazoia ematen, "orduan ikusiko" dute zer egin. Alkateak dio aspaldiko gaia dela honakoa, eta horren adibide dela EAJk ere ez duela bandera jartzerik gura.

 

Alkateak gaiagaz lotutako dekretua aurkeztu du, esanez, besteak beste, udaleko abokatuak jakinaren gainean ipini behar direla. Bildu, EAJ eta PPk egin babestu dute, eta PSE-EE abstenitu egin da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!