Herriguneko bilkuragaz amaitu dute auzo-batzarren lehen fasea.
Eguenean egin zuten udal ordezkariek -guztiak, PSE-EEkoak izan ezik- herriguneko biztanleekin auzo-batzarra. Liburutegi zaharrean elkartu ziren 60 lagunek kexa eta iradokizunak bota zituzten, eta eztabaida ere sortu zen. Futbol zelai ondoko etxeetan arazoak dituzte komunitateko gastuekin etxeak egin zituen enpresagaz, eta bizilagun batzuek ur beroagaz eta berogailuagaz ere bai. Kamioien trafikoa handia dela egin zuten protesta batzuek, eta saihesbidea amaitzeko dirurik ez dagoenez, arazoak konponbide gaitza duela igarri zuten.
Edukiontzien egoera txarra izan zuten berbagai, baita tabernen ixteko ordutegi eza ere, kasu honetan zaratagatik. Zaldua plazaren egoeran, konpontzeko dirurik ez, eta zelan egin ahalko litzatekeen aztertu zuten. Bestalde, Gabonetan liburutegia itxita egotea ez zuten ondo ikusi zenbaitzuek.
Iradokizunen kasuan, San Martin plaza peatonalizatzea, komun publikoa ipintzea, Bolatoki kaleko estalpea aldatu eta plazatxo guztia estaliko lukeen zerbait jartzea eta udaletxe gaineko etxebizitzak dohainik erabiltzeagatik Osakidetzari zerbait erreklamatzea propopsatu zituzten, besteak beste.
Informazio gehiago: zaldiblog