Euskara ikastaroak emango dituzte etorkinentzat

Anboto 2011ko abe. 9a, 10:51

Integrazioa du helburu udalaren ekimenak

Integrazioa du helburu udalaren ekimenak.

 

Udalak, Amankomunazgoaren laguntzaz, etorkinentzako euskara ikastaroak antolatu ditu 2012rako. “Udalaren eginbeharra da integrazio prozesua erraztea, ahalik eta azkarren, benetako zaldibartar sentitu daitezen”, diote oharrean. 60 orduko iraupena izango du ikastaroak, 30 egunetan banatuta; astelehen, martitzen eta eguaztenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara.

 

Ikastaroa urtarrilaren 23an hasi eta martxoaren 28an amaituko da. Parte hartu gura dutenek urtarrilaren 13ra arte dute izena emateko aukera. Ikastaroan, AISA programaren lehenengo liburuak eta berariazko hiztegi irudiduna erabiliko dituzte. Azken hori doan emango diete ikasleei. Azaldu dutenez, matrikula egitean 20 euro ordaindu beharko du ikasleak, eta amaitutakoan dirua itzuliko diote, %80ko asistentzia ziurtatzeko baldintza betez gero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!