Gobernu taldeak, udal irekia, parte-hartzea bermatzen duena eta gardena du helburu, eta horretarako bitartekoak ipintzen dabil.
Batzorde informatiboak, zabalak izateaz gainera, alkateagaz zuzenean berba egiteko aukera eskaintzen du, aurrez aurrekoan zein Internet bidez.
Udaletxean alkateagaz batzartu gura duenak, martitzenetan 09:30etik 11:00etara eta eguaztenetan 13:00etatik 15:00etara egin dezake, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Internet bidez, udalaren webgunean atal berezia sortu dute. Izen-abizenak, posta elektronikoa eta gaia bidali behar dira arantza@zaldibar helbide elektronikora.