Estatu mailako proba bat hartuko du Zaldibarrek asteburuan, eta bertan izango da Agility Iurreta taldea.
Zapatu arratsaldean eta domeka goizean garatuko da proba, Olazarren. 20 txakurren bueltan ibiliko dira bere gaitasunak erakusten, euren jabe eta gidarien aginduetara. Iurretako taldeak –Bizkaiko ordezkari bakarra- lau edo bost txakur eroango ditu txapelketara, emaitza onekin segitzeko asmoz.
Izan ere, bolada onean dago taldea. Joan zen astean, esaterako, Espainiako Kopa jokatu zen Gironan, eta podiuma iurretarrek osatu zuten; txapela Axular Casado eta Arin txakurrak jantzi zuten. Pozik azaldu zaigu Casado, erregional eta estatu mailako ligetan ere taldea lehenengo geratu dela azpimarratuz.
Txakurrek hesiak, tunelak eta antzeko oztopoak topatuko dituzte probetan, hurreratzen direnentzako erakustaldia eginez.