Zaldibarko Udalak antolatu eta koral elkarteak lagunduta, Trikitilari Gazteen Txapelketa hasiko dute domekan Azkoitian. Finala Zaldibarren izango da azaroaren 27an.
Mikologia erakusketa
Bestalde, Zaldibarren mikologia erakusketa eta umeentzako buztin tailerra egongo dira domekan. Zapatuan, azaroaren 5ean, sailkatuko dituzte perretxikoak, liburutegi zaharrean.