80 etxebizitza tasatuetatik 48 eraiki dituzte, eta horietatik 22 bakarrik saldu.
Zaldibarren 189 etxebizitza berri egiteko egitasmoa dago zehaztuta. Horietatik 80 tasatuak izango dira, 19 babesekoak, eta gainerakoak libreak. Oraingoz, tasatuetan 48 daude altxatuta; Solobarria inguruko etxe horietatik 22 saldu dituzte, bere sasoian zortedun izandako hainbatek atzera egin duelako. Egoera ekonomikoaz gainera, bada horretarako beste arrazoi bat: etxeek baimendutako prezio karuena hartu dute. Izan ere, Solobarriako futbol-zelaia, urbanizazioa eta babeseko etxeak proiektu berean sartu zituen udalak, eta horren kostuari aurre egiteko prezio altuna ipini zien tasatuei.
Gaur egun, 672.000 euroko zorra dauka udalak, eta “gauzak aurreratu ahala murrizten joatea” itxaroten dute, parra geratu arte. Jose Andres Urizar hirigintza zinegotziak azaldu duenez, “denbora” eramango du. Bestalde, 31 etxe libre daude eraikita, eta babeseko 19k itxaron egin beharko dute.