Udalak 2012ko urtarrilean izatea gura bazuen ere, Partzuergoak irailerako utzi du hedapena.
Zaldibarko gobernu taldearen lehentasunen artean dago Hezkuntza eremua, eta horren baitan Haurreskolaren hedapena kokatzen da. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, udalean sartu zirenean Partzuergoagaz batu ziren plaza faltaren arazoaz berba egiteko, baina "ordura arte Partzuergoan ez zuten izan informaziorik".
"Bitartean udaletik pauso guztiak eman ditugu erabiltzen ez zen moduloa bere lekuan jarri eta ekipatzeko; horrela, Patzuergoak aurrekontuetan sartuz gero, urtarrilerako guztia prest egoteko", dio Baigorrik. Ordutik hartu-emanetan egon dira, baina, "tamalez, ezin izan dugu lortu urtarrilerako haurreskolako beste 21 plaza martxan jartzea". Beste herri batzuekin konpromisoa hartuta izatea eta diru falta izan dira arrazoiak, azaldu dutenez.
Partzuergotik ziurtatu dute, 21 plaza horiek irailerako egongo direla.