Bilboko manifestaziorako deia egin du Bilduk

Anboto 2011ko urr. 20a, 13:34

Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitu dute mobilizazioa, konponbidearen alde.

Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitu dute mobilizazioa, konponbidearen alde.

 

Zaldibarko Bilduk, Gernikako Akordioaren partaide den heinean eta "bake prozesuaren parte" sentitzen dela-eta, herri-batzarretan parte hartzera zein zapatuko manifestaziora joatera animatu gura ditu herritarrak. "Garai berriak datozkigu eta beraiekin batera ilusioz beteriko etorkizuna", diote.

 

"Beti esan dugu gure helburu nagusiak bi direla: Zaldibarko Udala beste era batera gobernatzeko ideia parte-hartzailea eta Euskal Herriaren subiranotasunaren eta independentziaren alde lan egitea", adierazi dute oharrean. "Biak aurrera eramateko garaia heldu dela uste dugu", amaitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!