Atzo Zaldibarko XXIV. Olazar Pilota Txapelketako final zortzirenetarako txartela eskuratu zuten Urretabizkaiak lau t’erdian eta Beitia-Irustak binaka.
Urretabizkaia gipuzkoarrak 22-15 menderatu zuen Uriona markinarra. Berez Etxanizek jokatu behar zuen, baina gaixorik jarri eta Urionak ordezkatu zuen. Urretabizkaiak min handia egin zion sakez; guztira 10 tanto sartu zizkion hasierako pilotakadagaz. Bestela, biek ala biek partidu gogorra eta lehiatua jokatu zuten. Horren adibide da 15na berdinduta egon zirela. Hortik aurrera Urretabizkaia zuzenean joan zen 22ra.
Binaka Beitia usansoloarrak eta Irusta munitibartarrak 22-11 irabazi zuten Larrea errioxarraren eta Peñas nafarraren aurka. Larreak Altzelai atzelariaren ordez jokatu zuen. Bizkaitarrak hasieratik amaierara nagusitu ziren. Beitiak aldea markatu zuen aurrean eta Irustak ederto lagundu zion atzeko koadroetan.
HURRENGO JARDUNALDIA; FINAL ZORTZIRENAK
Lau t’erdian
- Rezusta (Gipuzkoa) / Etxaniz (Gipuzkoa)
Binaka
Urbieta-Senperena / Larrañaga-Uzkudun (denak gipuzkoarrak dira)