Biharko deitu du udalak lehenengo herri-batzarra

Anboto 2011ko urr. 7a, 09:16

Udalaren egoeraren gaineko azalpenak emango ditu gobernu taldeak, 17:00etan hasita

Udalaren egoeraren gaineko azalpenak emango ditu gobernu taldeak, 17:00etan hasita.

 

Zaldibarko Udalaren egoera ezagutzeko aukera edukiko dute bihar herritarrek, administrazioak herri-batzarrerako deialdia egin du-eta. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da bilkura Olazar pilotalekuan, azaldu dutenez. Gainera, egoeraren azterketa argitaratzea ez eze, gobernu taldeak aurrera begira  dituen asmoak azaltzeko ere aprobetxatuko du.

 

Maiatzaz geroztik –legegintzaldi berria hasi zenetik– informazioa batzen eta aztertzen ibili da Bildu. “Zaldibartarrek behin eta berriz galdetu izan digute udaleko egoerari buruz”, diote. Bilduk programan horren berri emango zuela “agindu” zuen, eta biharkoa da horretarako lehenengo pausua; “parte-hartzeari hasiera” eman gura diote. Arantza Baigorri alkateak herritar guztiak gonbidatu ditu batzarrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!