40 lagun batu zituen udalaren auzolanerako deiak

Anboto 2011ko ira. 29a, 08:53

Udaleko gobernu taldearentzat \'egun garrantzitsua\' izan zen zapatukoa; horrela diote auzolaneko ekimena baloratzerakoan

Udaleko gobernu taldearentzat “egun garrantzitsua” izan zen zapatukoa; horrela diote auzolaneko ekimena baloratzerakoan.

 

\"\"Auzolana euren “programaren eta irizpideen zati garrantzitsua” dela diote, eta pozik azaldu dira jendeak erantzun egin zuelako. 40 herritar batu ziren, aitzurra eta pala eskuan, parke bitan lan zehatzak egiteko: Lehendakari Agirrekoan harri bolkanikoa kendu zuten, eta Tabernasolokoan zuloak estali.

 

“Zaldibartarrek jakin behar dute herriaren parte direla; parte hartu behar dute herriaren bizitzan eta eraikuntzan”, diote. Gainera , euren ustez, “krisi garai honetan auzolanak aukera ematen digu dirua aurrezteko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!