Azaroaren 16ra arteko epea ipini dute lanak aurkezteko; 300 euro jasoko ditu irabazleak.
XXI. Argazki Lehiaketa antolatu du Ilargik, Zaldibarko argazkilari taldeak. Dagoeneko aurkeztu daitezke lanak, eta azaroaren 16an ipini dute muga. Hain zuzen ere, San Andres jaien bueltarako amaituko da lehiaketa.
Gura duten guztiek hartu dezakete parte, gai librean, argazki bina aurkeztuz. Zuri-beltzean edo koloretan, erabakia egilearen esku uzti dute. Hori bai, inoiz saritu bako argazkiak aurkeztu behar dira derrigor. Lanak 30x40 zm-ko tamainako kartulina bategaz indartuta bidali behar dira Ilargiren egoitzara; bestela, Imendia dendan ere eskura entregatzeko aukera ere badago.
Azaroaren 18an emango dute epaia, eta 25etik 30era ikusgai ipiniko dituzte udaletxe zaharrean. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 eta hirugarrenak 200. Herriko argazki onenarentzat, berriz, 150 euroko saria gordeko dute.