Sute baten kea arnastuta, Gurutzetara eroan dituzte hiru urteko eta hiru hileko ume bi

Anboto 2011ko ira. 22a, 10:30

Sutea izan da goizaldean etxebizitza eraikin baten laugarren pisuan. Kea arnastuta, Gurutzetara eroan dituzte hiru urteko mutiko bat eta hiru hilebeteko jaioberria. Sendagiria jasota arratsalderako etxean egon dira

Sutea izan da goizaldean etxebizitza eraikin baten laugarren pisuan. Kea arnastuta, Gurutzetara eroan dituzte hiru urteko mutiko bat eta hiru hilebeteko jaioberria. Sendagiria jasota arratsalderako etxean egon dira.

 

Ertzaintzak jakin eragin duenez, goizaldeko 01:00a aldera sortu da sutea , oraindino argitu bako arrazoiengatik. Egongelan sortu da sutea, azaldu dutenez.

 

Sugarren eraginez etxebizitza eraikin guztiko bizilagunak aterarazi behar izan ditu Ertzaintzak, zabaldu dutenaren arabera. Denbora gutxira berriro euren bizilekuetara bueltatzea izan dute. Esan bezala, hiru urteko mutiko bat eta hiru hilebeteko jaioberria eroan behar dituzte Gurutzetara kea arnastu ondoren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!