Urrian ekingo diote ikasturte berriari Gaztelekuan

Anboto 2011ko ira. 25a, 10:12

Gaztelekua urriaren 1ean zabalduko dute, ikasturte berria hasiz. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da, eta asteburuetan egongo da parte hartzeko aukera, ekainera bitartean

Gaztelekua urriaren 1ean zabalduko dute, ikasturte berria hasiz. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da, eta asteburuetan egongo da parte hartzeko aukera, ekainera bitartean.

 

Ikastaroak, tailerrak, irteerak eta beste hainbat ekintza prestatuko dituzte gazteentzako. Azaldu dutenez, bertaratzeko baldintza bakarra euskaraz aritzea da; Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan kokatzen da Gaztelekua.

 

Barikuetan 17:00etatik 20:30era, eta zapatu eta domeketan 16:30etik 20:30era zabalduko ditu ateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!