Auzolanera deitu du udalak parke bitan konponketak egiteko

Anboto 2011ko ira. 22a, 10:11

Sortutako erabilera arazoak saihestu gura dituzte

Sortutako erabilera arazoak saihestu gura dituzte.

 

Herritarrentzako deialdia zabaldu du  udalak biharko, auzolanean parte hartzera animatuz. Goizeko 09:00etan udaletxeko plazan elkartuko dira, Tabernasolo eta Jose Antonio Agirre parkeetara joateko. Zereginak hauek dira: Tabernasolo parkean zuloak lurragaz estaltzea eta Jose Antonio Agirre parkean harri bolkanikoa kentzea. “Ahal duenak” aitzurra eta pala eroateko eskatu dute udal arduradunek.

 

Arantza Baigorri alkateak azaldu digu “kexa piloa” sortu duela Jose Antonio Agirreko harri bolkanikoak: “Ez egiteko esan arren, azkenean umeek harriekin jolasten zuten, eta parkea beti harriz gainezka geratu izan da”. Belarra eta ureztatze-sistema ipiniko dituzte; zati bat Aldundiko diru-laguntzagaz ordainduko dute. Harria kentzea “erraza” dela-eta, aurreztea gura dute, enpresa bati esleitu beharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!