Udalak plazako dantza tradizionalen ikastaroa antolatu du, eta irailaren 21a izango da izena emateko azkeneko eguna. Herritarrek 90 euro ordaindu beharko dituzte, eta kanpokoek 100.
Hilaren 28an hasita, eguaztenero garatuko da Olazarren, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Maiatzean amaituko dela iragarri dute.
Bestalde, urteroko bertso afarirako hitzordua ere badator. Irailaren 23an izango da, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes direla gonbidatu; gaueko 21:00etan hasiko da afaria, Goierriko auzo-etxean. Apuntatzeko irailaren 20ra arteko epea dago, Paularen Zokoa, Karobi eta Kizkitza tabernetan. 20 eurotan eskuratu daiteko txartela.