Euskara eskoletan parte hartzeko deialdia

Anboto 2011ko ira. 8a, 09:24

Maila ugari daude aukeran izena emateko, baita praktikarako Berbalagun egitasmoa ere

Maila ugari daude aukeran izena emateko, baita praktikarako Berbalagun egitasmoa ere.

 

Zaldibarko Udalak euskara ikastaroetan apuntatzeko epea zabaldu du. Irailaren 22ra arte iraungo du matrikulazio eskaintzak.

 

Euskalduntzea, autoikaskuntza, 3. maila/EGA, HABE azterketa ofizialak, C2/4. maila, on-line ikastaroak, guraso taldeak eta  hizkuntza eskakizunen atalak daude aukeran. Gainera, Berbalagun egitasmoan parte hartzeko aukera ere badago, azaldu dutenez.

 

Gurasoek astean hiru edo lau egunez ikasiko dute, 14:30etik 16:00etara. Gainerakoek, astelehenetik eguenera izango dituzte saioak, 09:10-11:10, 10:00-12:00 eta 19:00-21:00 ordu tarteetan banatuta.

 

Ikastaro horietarako diru-laguntzak emango ditu udalak, kurtso amaieran. Hain zuzen ere, iazko ikasleek oraintxe daukate eskatzeko aukera, uriaren 14ra bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!