Estazio berria ipini du Euskalmetek Eitzagan

Anboto 2011ko abu. 31a, 09:46

Haize, tenperatura, aire, hezetasun erlatibo eta prezipitazioarekin erlazionatutako sentsoreak ditu Eitzagako estazio berriak

Haize, tenperatura, aire, hezetasun erlatibo eta prezipitazioarekin erlazionatutako sentsoreak ditu Eitzagako estazio berriak eta etorkizunean, eguzki-erradiazioari buruzko informazioa emango duela iragarri du Jaurlaritzako Herrizaingo sailak. Zabortegiaren parean kokatu dute ekipoa.

 


Euskal Meteorologia Agentziaren iturrien arabera, Eitzagako estazioa Zaldibar, Ermua eta Eibarren jazoko diren egoera meteorologikoen adierazlea izango da. “Bere kokapen geografikoari esker, haizeak norabide horretan kanalizatuko dira lehentasunez, eta brisa zein hegoaldeko haize indartsuen intzidentzia erregistratuko du”, Euskalmeten arabera. Eitzagako estazio berriak uneoro jasotzen dituen datuak eskura daude dagoeneko www.euskalmet.euskadi.net webgunean.

 


Metereologia agentziak 87 estazio dauzka autonomia erkidegoan zabalduta, eta horietatik 7 Durangaldean daude: Elorrion, Iurretan, Mañarian, Oizen, Otxandion, Urkiolan eta azkena Zaldibarko Eitzagan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!