Udalaren egoera orokorra ezagutzeko aukera, urrian

Anboto 2011ko abu. 26a, 09:37

Bildu koalizioa udalaren egoera ezagutu eta herritarrei helarazteko lanean dabil, hedabideei adierazitakoaren arabera.

Maiatzeko hauteskundeetan jazotako gobernu aldaketaren ondoren, Bildu koalizioa udalaren egoera ezagutu eta herritarrei helarazteko lanean dabil, hedabideei adierazitakoaren arabera.

 

“Zaldibartarrek behin eta berriz galdetu izan digute udaleko egoerari buruz”, diote. Bilduk programan horren berri emango zuela agindu ei zuen eta, horretarako, herri-batzarra deituko dute urrian. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, oraindik ez dute data zehatzik finkatu: “Lehenengo pausoa informazio osoa izatea da, gero antolatu eta era ulergarrian herriari helarazi ahal izateko”. Batzarreko gai-zerrenda ere aurrerago jakin eragingo dute.

 


Urriko ekimen horregaz, “parte-hartzeari hasiera” eman gura diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!