835 sinadura bidali ditu udalak Correosera, ordutegi murrizketaren aurka.
Correosek bere bulegoan ezarritako ordutegi murrizketa dela-eta, sinadura bilketa bultzatu zuen udalak, beharginekin batera. “Zaldibar handitzen dabilen herria dela kontuan izanda, erabakia ez da ulergarria”, adierazi du Arantza Baigorri alkateak. Guztira, 835 lagunen babesa jaso du kanpainak, eta sinadura horiek idatzi bategaz bidali zituen udalak Correosen ordezkaritzara, uztaila amaiera aldera.
Alkateak aurreratu digunez, oraindik ez dute jaso erantzunik, eta “iraila hasieran berriren bat izateko itxaropena” dute. Ordutegi murriztua goizetik eguerdira pasatu duten arren, arazoa ez dela konpondu diote.