Uztailaren 3an egin zuten lehiaketa hau, eta domeka honetan eman zituzten sariak.
Jon Iriondo zaldibartarrak eroan du lehen saria XXVIII. Argazki Rallyan, 155 euro poltsikoratuz. BIgarren postuan Elgoibarko Aitor Rementeria sailkatu zen; 100 euro jaso zituen. Hirugarrena Carlos de Cos soraluzearra izan zen, 75 euroko saria eskuratuta.
Felix Perezek irabazi zuen herriko onenarentzako saria, 75 euro lortuz. Gazteen atalean ere zaldibartar bat izan zen garaile: Haizea Madariaga. Honek ere 75 euro poltsikoratu zituen.