Correosen ordutegi murrizketaren aurka

Anboto 2011ko uzt. 15a, 08:26

Zaldibarko Udalak sinadura-bilketarako kanpaina hasi du, Correos zerbitzuak ezarritako ordutegi murrizketaren kontra. \'Aldaketa horrek zerbitzu publikoari kalte egin diola eta murrizketa horrek kaltea ekarri diela gure elizateko herritar guztiei\' helarazi gura dio udalak posta kudeatzen duen enpresari

Zaldibarko Udalak sinadura-bilketarako kanpaina hasi du, Correos zerbitzuak ezarritako ordutegi murrizketaren kontra. “Aldaketa horrek zerbitzu publikoari kalte egin diola eta murrizketa horrek kaltea ekarri diela gure elizateko herritar guztiei” helarazi gura dio udalak posta kudeatzen duen enpresari. 

 

Gainera, “horregaz urrundu egin dira euren zereginetik”, dio udalak oharrean. “Posta-bulegoa orain arte moduan zabaltzeko eta ordurik ez kentzeko eskatzen dugu udalak eta sinatzaileok”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!