Txopoa jasoaz batera, jai giroa nagusituko da, gaur, txosnetan

Anboto 2011ko uzt. 7a, 12:46

Asteburuari begira hainbat ekitaldi jaso dituzte txosnek udako sanandresetarako lotutako jai egitarauan

Asteburuari begira hainbat ekitaldi jaso dituzte txosnek udako sanandresetarako lotutako jai egitarauan.

 

Gaur altxatuko dute txopoa Zaldibarren eta jai giroak hartuko ditu herriko txoko eta bazterrak. Baita txosnaguneak ere. Horretarako hitzordua 18:31 ipini dute txosnek. Txupinazoaren ondoren, Euskal presoak, Euskal Herrira lelopean konzentrazioa egingo dute. Trikipoteoa hasiko dute, 19:01ean, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin, eta, 21:0015ean, ekitaldia antolatu dute txosnetan.

 

Afari herrikoia izango da txopoaren inguruan 21:29an, eta, 23:02an, berriz, Alex Agirrebeitiaren eskutik erromeria izango da.

 

Uztailaren 8an, Ustekabe (Eibar) fanfarreak girotutako kalejira-poteoak abiatuko ditu ekitaldiak 18:02an. Luntxa izango da, 21:04an, Gaztetxean, eta, 23:28an, berriz, kontzertuak hasiko dira txosnetan: Disorder\'s eta Bizardunak taldeek joko dute.

 

Jaietako janzkera ipintzera gonbita egin dute txosnek zapaturako. Txosnetan herri bazkaria egingo da, 15:00etan, eta, 17:56an, Debako Elektrotxarangak girotutako poteoa hasiko dute. Mortimer antzezlana izango da ikusgai, 23:00etan, Udaletxeko plazan eta, gauerdian Gozategi taldeak girotutako erromeria hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!