Bilduk izango da informazio-batzorde guztietako lehendakari

Anboto 2011ko uzt. 2a, 10:45

Atzoko udalbatzarrean erabaki zuten; hemendik aurrera, udalbatzarrak arratsaldeko 19:00etan ospatuko dituzte. Bestalde, Arantza Baigorrik liberazioa izango du atzo hala erabakita.

Atzoko udalbatzarrean erabaki zuten; hemendik aurrera, udalbatzarrak arratsaldeko 19:00etan ospatuko dituzte. Bestalde, Arantza Baigorrik liberazioa izango du atzo hala erabakita.

 

Bildu koalizioak edukiko du informazio-batzorde guztien lehendakaritza. Zazpi batzorde eratu dituzte, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. Arantza Baigorri alkateak Euskara eta Hezkuntza batzordeak gidatuko ditu; Karmen Sampedro lehen alkateordeak Ongizatea, Osasuna eta Migrazioak; Jose Andres Urizarrek Hirigintza, Ingurunea eta Auzoak; Olaia Araucuak Berdintasuna eta Gazteria; Rafa Urizarrek Kultura eta Kirola eta Aitor Arizmendiarretak Ondasunak, Ondarea, Pertsonala eta Kontuak.

 

Horregaz batera, udalbatzak 19:00etan izatea onartu zuten, hile biko aldizkakotasunagaz; orain arte eguerdietan ziren. Bilduren botoekin onartu zen, gainerakoek kontra bozkatuta. Bildukoek adierazi zuten, "herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten" proposatu dutela aldaketa. PPko ordezkariak, negua heltzean "udalbatzak noiz amaituko" diren galdetu zuen, berandu egingo zaiela argudiatuz.

 

Tokiko Gobrnu Batzordea ere eratu zen eguenean. Bilduk EAJko Nerea Garitagoitiari bertan parte hartzeko proposamena egin zion, baina honek momentuz ez duela erantzunik emango azaldu zuen, erabakia aztertzeko "denbora gutxi" eman diotelako.

 

Azkenik, alkatearen jardun osoko liberazioa onartu zen, Bilduren aldeko botoekin eta gainerakoen abstentzioagaz. 44.394 euroko soldata jasoko du Baigorrik urteko.

 

Erakundeetarako ordezkariak

Bestalde, udalaz kanpoko erakundeetarako ordezkariak hauek izango dira:

 

Amankomunazgoa: Arantza Baigorri, Karmen Sampedro eta Nerea Garitagoitia. Gobernu Batzorderako Arantza Baigorri.

Urkiola Landa garapena: Rafa Urizar.

Eskola Kontseilua: Arantza Baigorri.

Durangaldeko Enplegu eta Prestakuntza Komitea: Aitor Arizmendiarreta.

BilBao Bizkaia Ur Patzuergoa: Arantza Baigorri. Ordezkoa Olaia Araucua.

Mallabiko Industrialdea S.A.:  Jose Andres Urizar.

Euskal Fondoa: Olaia Araucua.

Udaltalde Agenda 21: Jose Andres Urirzar.

Eudel: Arantza Baigorri.

Udalsarea: Karmen Sampedro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!