Zaldibarko eskolako jaia antolatu dute biharko, goizetik gauerako egitarau zabalagaz. Ikasturtea amaitu dela-eta, ikasle eta gurasoak jai giroan elkartzeko aprobetxatuko dute.
Goizeko 10:00etan txupinazoa botata hasiko dute jaia, eta buruhandi zein trikitilariek lehenengo momentuak animatuko dituzte. Hortik aurrera, eskulanak, gaztelu puzgarriak, tirolina eta antzeko ekintzak izango dituzte. 15:30ean mus txapelketa jokatuko dute, eta arratsalderako jolasak, dantza tailerrak eta karaokea atonduko dituzte.
21:00etan herri-afarian batuko dira –20:00etan hasiko dira prestatzen–, eta ondorengo dantzaldiak emango dio amaiera eskolako aurtengo jaiari.