Zaldibarko Udal Liburutegiak ordutegiak aldatzea erabaki du, uda datorrela-eta. Eguenetik, ekainaren 23tik aurrera, arratsaldez itxi egingo dute, eta 08:00etatik 15:00etara bakarrik egongo da zabalik.
Arduradunek azaldu digutenez, abuztu osoan itxita mantenduko dute. Horrez gainera, ekaineko bariku arratsaldeetan itxita izan dute liburutegia, eta gaur ere hala izan da. Goizeko 09:30etik eguerdiko 14:00etara izan dute zabalik.
Bestalde, bidaien gaineko zikloa atzo ipini zuten martxan libututegian. Hurrengo kontakizuna udako oporralditik bueltan antolatuko dute.