Dantza tradizional ikastaroa amaitu dute

Anboto 2011ko mai. 29a, 08:43

Udalak dantza tradizional ikastaroa ipini zuen martxan 2010eko urrian, eta 40 lagunek jardun dute ikasten, bi taldetan banatuta

Udalak dantza tradizional ikastaroa ipini zuen martxan 2010eko urrian, eta 40 lagunek jardun dute ikasten, bi taldetan banatuta. 

Eguaztenero batu izan dira dantza zaleak, Patxi Montero irakaslearen irizpide eta azalpenak jasoz. Astez asteko lana praktikan frogatzeko, ikastaroari amaiera berezia eman diote ikasleek. Goierriko auzo etxean batu eta hainbat estilo landu dituzte: polkak, fandangoa, zazpi-jauzi, erdizka... Jainaga soinu-joleak lagundu die musikagaz. Mokadutxoa jateko ere aprobetxatu izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!