Helmuga emakume elkartearen eta EHNE sindikatuaren elkarlanetik abiatuta, landare eta belarren gaineko ezagutza handiagotzeko aukera ematen duen ikastaroa martxan dago Zaldibarren.
Maiatzaren 4an izan zen lehenengo saioa, eta oraindik lau geratzen dira. Hilaren 25ean egingo dute hurrengoa, eta ekainaren 1ean, 8an eta 15ean izango du jarraipena.
Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara da ikastaroko ordutegia, eta Helmuga elkarteko egoitzan, Elizondo kalean, garatzen da. Elkarteko bazkideek 10 eurotan izan dute izen-ematea, eta ez direnek 13 eurotan. Partaide kopuru mugatua du.