Solobarriako urbanizazioa amaitzeko azken lanetan

Anboto 2011ko mai. 4a, 08:21

Parke bat, gune berdeak, espaloiak, argiteria eta lurpeko zaborrontziak egokitu dituzte

Parke bat, gune berdeak, espaloiak, argiteria eta lurpeko zaborrontziak egokitu dituzte. Solobarriako futbol zelaiaren ondoan eraikitako auzuneko lanak amaitzear daude, udal ordezkariek zaldu dutenez. 48 etxebizitza berri daude bertan, eta ingurunea urbanizatzeko lanetan murgilduta egon dira azkenaldian. Parke bat egokitu dute, eta gune berdeak ere sortu dituzte. Espaloiak eraiki dituzte, argiteria ipini eta lurpeko zaborrontziak egokitu ere bai. Idoia Mendiolagarai alkateak azaldu digunez, oraindik ez daude erabilgarri zaborrontzi horiek. Lanei dagokienez, etxeen kasuan, amaitzeko lan txikiren bat baino ez dela falta dio Mendiolagarik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!